Andres Gutierrez Blanco enpresari neguritarra pasa den astelehenean zendu zen bere etxean, 90 urte zituela. Senideek azken agurra eman zioten asteartean, Algortako San Inazio elizan. Gutierrez Basaurin jaio eta etorkin ibili zen Argentinan. Euskal Herrira bueltatu ostean, Arrigorriagako Laminaciones Vizcaya enpresa erosi zuen, baina jabetza hainbat urtez izan ostean konpainia saldu egin zuen. Aldiz, enpresa berri bat sortu zuen Mungian, Lamincer izenekoa, 1986an. Hurrengo urtean, 65 urte zituela, ETAk bahitu zuen Negurin eta 46 egunez gatibu izan zuen. Iturri polizialen arabera, Leioako Ikea Mendia kaleko lonja batean izan zuten denbora horretan gordeta, enpresariren senideek 200 milioi pezeta ordaindu zuten arte. Askatasuna berreskuratu ondoren, Lamincerren lan egiten eta Negurin bizitzen jarraitu zuen Gutierrezek. Azken urteotan, baina, Mungiako enpresa Thyssenkrupp Services taldeak barneratu du. Argazkian, Andres Gutierrez Blanco bahiketa garaian / © ABC.