I-26ko greba arrakasta borobila izateko arrazoi ugari zegoen arren, nola eta zergatik bihurtu genuen M-29ren murrizketa? Zertarako geure burua saboteatu? I-26ko deialdia zergatik egin zen jendea desmobilizatuen zegoen unean, Greba Batzordeoi oporretatik bueltan hiru aste besterik ez utzirik? M-29ko deialdi bateratuak eragindako ilusioa eta izandako jarraipen zabala ikusirik, sindikatuetako buruek zergatik ez zuten borroka-batasunaren bidean aurrera egin? Sindikatu unionistek berriro greba orokorra deitu beharko dutela sumatu arren, zergatik azken hiru urteotako bosgarren greba orokorra banatuta deitu? Zein da gure greba egutegia gizarte-borroka irabazteko? Hain indartsu bagabiltza, “grebek ezertarako ez dute balio” esaten dutenen argudio faltsuak puztu ordez, zergatik ez greba orokor bateratu eta mugagabea egosten hasi? Greba irmo horretarako zein erronka zehatz luzatuko diogu etsaiari? Argazkian, Itzubaltzeta / Romoko Greba Batzordeak pasa den irailaren 26ko greban egindako manifestazioa.