Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du, Areetako hondartza aurrean erori ostean gaur larriki zauritutako txirrindularia identifikatzeko. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, 14:30ak aldera izan da ezbeharra Arieta kalean. Argitzeke dauden arrazoiengatik, itsas kluba paretik bidegorritik zihoala, lurrera erori da ziklista. Gurutzetako ospitalera eraman eta bertan zauri larriekin sartu dute. Gauzak horrela, hura identifikatzeko herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, 50 eta 55 urte arteko gizonezkoa da; eta kolore griseko paseoko bizikleta zahar baten gainean zihoan. Parrilla ere bazeukan atzean. Daturen bat eman dezaketenek Neguriko komisariara deitzerik badaukate, 944 063 420 telefono zenbakira. Argazkian, txirrindulari bat Areetako kaiko pasealekutik / © Getxoko Udala.