Atzoko ekimena Euskal Eskola Nazionala eraiki bidean kokatu dute ikasleen erakundeko partaideek: "ikasleak bagoaz gure eskola eredua eraikitzera. Subjektu gisa aitortzen gaituen eskola, ikasleon eskubideak bermatu eta gure hitza, besteenaren antzera errespetatu eta kontuan hartuko duten ikastetxeak eraikiko ditugu. Enpresa eta merkatu kapitalistatik interesetatik urrun, herriarekin eta herriaren garapenerako lan egingo duen unibertsitateak errealitate egingo ditugu. Euskaraz ikasi eta bizitzea posible den heziketa eredu bat, parekidetasunean, elkarlanean… ez delako ametsa, ikasleok posible dela erakutsiko dugu!".
Herri eskolak argazkitan (cc-by-sa Ikasle Abertzaleak)
Hispanitatearen Eguna zela eta gorriz markaturiko egutegiari kasurik ez eta "jai arrotzari" muzin egin zion atzo Uribe Kostako hainbat ikaslek.