Euskarazko pala txapelketa egingo du larunbatean Berbalamiñek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 14a, 21:46

Larunbat honetarako, urriak 20, binakako pala txapelketa antolatu du Leioako Berbalamiñe euskara taldeak. Sariketa goizeko 10etan hasiko da Lamiakoko frontoian. Izena eman nahi duten guztiek mezua bidali beharko dute parte-hartzaileen izenekin ondoko helbide elektronikora: berbalamine[abildua]yahoo.es. Bestela, egunean beratan ere inskribatzeko aukera egongo da, txapelketa hasi baino 30 minutu lehenago. Gainera 09:30ean gosaria emango diete parte hartzen duten bikote guztiei. Irabazleek 200 euro jasoko dute Leioako saltokietan gastatzeko. Jokoaren arauei dagokienez, euskaraz egingo da, 12 tantora izango da, epailea egongo da eta sailkapen fasea bertan egingo da zozketa bidez. "Giro euskalduna eta jatorra ez da faltako, beraz animatu eta erdu paletan jokatzera!", adierazi dute Berbalamiñekoek. Argazkian, neskatoak paletan jokatzen / cc-by-sa www.larrabetzutik.org.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun