Larunbat honetarako, urriak 20, etnotoponima txangoa antolatu du
Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Fredi Payak bisita gidatua egingo du Akarlandatik Martiartuko dorrera. Fredi Erandioko baserrietatik ibili zen bertokoei euren istorioak entzuten: aspaldi gertatutako pasadizoak, Erandioko lurretako kontu mitologikoak, tokiko izenen zergatia..., hau da, aitite-amamen istorioak. Autobusez egingo dute joan-etorria: goizeko txangoa izango da, Altzagako metro geltokian 10:00etan geldituko dira eta eguerdian herrira itzuli. Urriaren 28an, berriz, Uribe Kostako altxor geologikoa ezagutzera joango dira, Koldo Nuñez Beteluk lagunduta. Autobusez ere egingo dute: 09:00etan atera eta eguerdian buelta. Aipatu bi ekintzetan parte hartzeko aurretik eman beharko da izena, ondoko helbide elektronikoan:
berbots[abildua]gmail.com. Lehenengorako hilaren 17ra arte egongo da horretarako aukera. Gainera, hamaiketakoa eramatea gomendatu dute Berbotsekoek. Argazkian, Martiartuko dorrea / © Erandioko Udala.