Ostiral honetan, urriak 19,
Irola irratiaren 2012-2013 denboraldiaren aurkezpen jaia egingo dute Erandioko
Kalezulo gaztetxean. Horrenbestez, 20:30etik aurrera emango dituzte egitasmo berrien zehetasunak. 22:30etik aurrera, berriz, kontzertuak izango dira, Iheskide Elorrioko punk rock taldearen, Bastards on parade Galiziako punk-folk bandaren eta Irola DJen eskutik. Kontzerturako sarrerak 4 eurotan izango dira. Irola irratia 1987an Bilboko Irala auzoan jaio zen irrati librea da. Beraz, aurten 25 urte egiten ditu uhinetan (FM 107,5). Iralako auzokideen elkarteak bultzatu zuen irratiaren sorrera bertako jendeari hitza emateko asmoarekin. Irratia sortzeko lehen pausoak 1986an eman zituen Iralako auzo elkarteak, eta sei urte beranduago hamabi pertsonen lanari esker irratiaren lehen emisioak hasi ziren. Irratiaren izena, hasierako lokalaren ezaugarrietatik dator, izan ere, Irola irratiaren lehen emisioak, egokitutako komun edo irola batetik egin ziren. Argazkian, Kalezulo gaztetxea hilean behin egiten duten afari akustikoetako batean / © Kalezulo gaztetxea.