Aspaldidanik diogu disidentzia politikoa kartzelaz zigortzen dela Espainian, eta egunez egun froga berriak eskaintzen dizkigu gobernu espainiarrak. Arnaldori eta bere familiari zigorra ezartzeak agerian utzi du demokraziaren maila eskasa.
Hitzari beldurra badiote, entzun dezatela, luze eta zabal, Arnaldo Otegik esateko daukana, interesgarria baita, zeharo, Euskal Herriaren independentziari buruz egiten duen hausnarketa.
Beste behin, adiskide katalanei esker jaso dugu Otegiren testigantza. Països Catalans, agur eta ohore.
Laura Mintegik gaur bere blogan argitaratutako artikulua