"Getxoztar guztiei dei egiten diegu galdetegiak bete eta Bilduri bidaltzeko; Bildun benetan beharrezkoa ikusten dugu jendearen iritzia jasotzea, baita Bilduren proiektuarekin guztiz bat ez datozena ere. Gainera, erakutsi nahi dugulako udal kontuak beste modu batean aurrera ateratzea posible dela", adierazi dutenez. Horregatik, aurreko urtean egin bezala, aurrekontu prozesuan Bilduk emandako pausu guztiak publiko egiteko konpromisoa berretsi dute. "Gaur lehen pausua egin dugu, baina datozen asteotan informatzen jarraituko dugu, aldizkaria, webgunea, buletik digitala eta prentsaren bidez", gaineratu dutenez.
"Udal dirua, denon kontua" kanpaina aurkezteko prentsaurrekoa Algortan (albuma)
EAJren Gobernu Taldea 2013ko udal aurrekontuen inguruan hitz egiteko proposamena luzatu dio aurten ere