“Maia egutegia” integratu, komunikatu, elkartu eta komunitatea sendotzera lagunduko duten proiektuak sustatzean datza eta aldi berean bertokoen eta etorkinen partaidetza euskal eta udalerrian bizi diren gainontzeko kultur adierazpenetan parte hartzea bultzatzea ere, udal iturriek azaldu dutenez. Tailerretan ahozkoa ez den komunikazioa bidea izango da kultura desberdinak elkartzeko, horien artean, euskal kultura, Europakoa, Afrikakoa, musulmana…Horietan keinuak landuko dituzte eta baita kultur desberdinetan eduki ditzaketen esanahi desberdinak ere.
Larunbat eta igande hauetan, urriak 20 eta 21, kulturartekotasun ikuspegia duten ahozkoa ez den komunikazioko tailerrak izango dira, “Ea ulertzen didazun….” izenburupean, Matiz baloreen heziketako elkartearen proiektuaren barrukoak. Proiektua