Zirkulazio eteteak izango dira bihar Algortako Aiboa eta Itzubaltzetako Aurrezki Kutxa kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 15a, 20:54

Astearte honetan, urriak 16, zirkulazio-eteteak izango dira Algortako Aiboa eta Itzubaltzeta / Romoko Aurrezki Kutxa kaleetan, bidezorua konpontzeko lanak direla eta. Getxoko Udalak zehaztu duenez, Aiboa kalean (Udaletxe atzealdean) Goiarzu eta Foruak kaleen arteko zatian itxiko da bidea autoentzat, 08:00etatik 13:00ak arte. Aurrezki Kutxa kalean, bestalde, Errekagane eta Kresaltxu kaleen artean itxiko da bidea, 14:00etatik 18:00etara. Udalak lan horien eragozpenengatik barkamena erregutzen du eta lan horiek direla eta ipini daitezkeen seinaleekin adi ibiltzea eskatzen du. Argazkian, udalerrian izandako beste herri-lanen artxiboko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun