57 urteko langile bat hil da Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 15a, 21:40
Hainbat hedabidek Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren iturriak aipatuz zabaldu dutenez, 57 urteko langile bat zendu da gaur goizean Lemoizen, hondeaketa lan batzuetan. Hala ere, Berria.info agerkari digitalak zehaztutakoaren arabera, beharginak berezko heriotza izan du eta Osalanek ez du ikerketarik egingo. Goizeko 9:15ean gertatu da ezbeharra. Gizonezkoa da hildakoa. Argazkian, "Prekarietateak hiltzen du. Lan istripu gehiagorik ez!" lelopean, 35 lagun inguru elkartu ziren 2010eko irailaren 9an Sopelako udaletxeko plaza ondoan, J.M.V. 58 urteko gizonezko sopeloztarrari heriotza eragin zion lan istripua salatzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun