Erandioko gizonaren erailketa elkarri leporatu diote ustezko hiltzaileek

Erandioko 64 urteko Ignacio Pascual Hernandezen erailketan parte hartzea egotzita, gaur hasi da Gipuzkoako Auzitegian 42 urteko Felipe R.A., 47 urteko Juan Carlos F.D. eta 35 urteko Oscar D.C. lagunen kontrako epaiketa. "El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez, hirurek elkarri leporatu diote erandioztarraren hilketa. Hala ere, iturri berak gaineratu duenez, hirurek onartu dute gorpua elkarren laguntzaz desagerrarazi egin zutela. Hurrenez hurren, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 20 eta 29 urteko espetxe zigorra eskatu dute akusatuentzat. Erailketa eta indarkeriazko lapurreta leporatzen diete hirurei eta horietako bakar bati droga trafikoa. Dirudienez, drogekin lotutako kontu-garbitzea izan zen zergatia. Ustez burezurra mailu batekin hautsi zioten 2009ko ekainean Ignacio Pascual Hernandezi eta, ondoren, bere gorpua Azkarate gaineko Bide Gorri leizera bota zuten, Azkoitian, Madarixa eremutik gertu. Hilabete beranduago aurkitu zuten hilotza Kataluniako hiru espeleologoek, 90 metroko sakoneran. Argazkia: © Herrizaingo Saila.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun