Bestalde, Egizu Getxo Euskaldun! euskara elkartearen Irakurzaleen Txokoak antolatzen dituen literatura mintzaldietan, urriaren 23an, 20:00etan, Aldai patronatuan, Ur Apalategiren (Paris, 1972) solasaldia izango da. Idazleak 2011n Euskadi Literatura Saria jaso zuen “Fikzioaren izterrak” liburuaz egingo du berba.
Azkenik, Elirale konpainiak haur txikiei zuzendutako ikuskizuna antzeztuko du, azaroaren 4an, 11:30ean, Villamonteko Kultur Aretoan. “Lodikroko”, 2 eta 6 urte bitarteko umeentzako lana da. Izen-ematea urriaren 29ra arte egin ahal izango da Sendin (685 732 963 / sendigetxo[abildua]yahoo.com).
Azaroaren 4ra arte
Egitaraua datorren azaroaren 4ra arte luzatuko da, hainbat jarduerarekin, publiko mota desberdinei zuzenduta, Ipar Euskal Herria eta Getxo hurbiltzeko helburuarekin, baita Ipar Euskal Herria udalerrian ezagutzera emateko ere. Orain arte ospatutako ekitaldietan izandako partaidetza ona izan da. Udal iturriek aipatu dutenez, 1.280 lagun pasa baitira “Hitz Enea” erakusketa ikustera Algortan eta Areetan izan den bitartean; 200 pertsona bertsolarien arteko desafiora hurbildu ziren eta beste 600 “Oroitzen naiz” dokumentalaren proiekziora.
Pantzo Hirigarai kazetariak eta Kike Amonarriz telebista aurkezleak osatutako bikoteak hitzaldi bat eskainiko dute bihar, asteazkena, umorea nagusi, euskal herritarren izaera eta jokabide desberdinez. “