Urriaren 27ko eta 28ko asteburuan hasiko da haurdun, haurtxo eta familiei zuzendutako uretako doako jardueren denboraldi berria. Programa
Getxo Kirolak udal erakundeak antolatzen du, Getxo Igeriketa Waterpolo klubaren eta udalerriko lehen arretako osasun-zentroen laguntzarekin, eta bazkideentzat da. Haurdun dauden emakumeen kasuan, haurdunaldiko 24 aste bete dituztenentzat dira jarduerak, eta erditutakoei dagokienean, erditu eta 40 egun igarota dituztenentzat, arreta moduan. Era horretan, talde horrek zerbitzu medikoen oniritzia izatea gomendatzen da. Jarduera horiek Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegian egingo dira, larunbatetan, goizeko 9:00etatik 9:45era bitartean. Sei hilabete eta bi urte arteko haurrentzako igeriketa bi taldetan emango da, larunbatetan, 09:45etik 10:35era bitartean. Gainera, eta, berrikuntza gisa, 2 eta 3 urte arteko neska-mutikoentzako taldea sortu da, 10:35etik 11:00etara. Saio horiek ere Gobelan izango dira, eta bainu-txanoa, uretako oihala, bainujantzia eta flotatzen duen jostailu bat eraman behar dira. Igandetan, berriz, 10:00etatik 11:00tara, Algortako Fadura kiroldegiko igerilekuetan jolas bidezko hainbat jarduera egingo dira. Horietan parte hartu ahal izango dute 4 urte beteta dituzten haurrek, eta, gutxienez, pertsona heldu batekin joan beharko dute. Horrela, izena emandako pertsonek ur zirkuitu eta jolas, aquagym, waterpolo, koltxoi eta gymkanaz gozatu ahal izango dute. Interesa duten pertsonek izena eman dezakete Fadurako (944 308 070) edo Gobelako (944 045 151) jendearentzako arreta bulegoetan. Argazkian, hainbat haur igeri egiten Algortako Fadura kiroldegian / © Getxoko Udala.