Atxuriko Gizakunde elizan kantatuko du ostiralean Biotz Alai abesbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 16a, 14:47

Aste honetan, urriaren 19an eta 20an, Bilboko Atxuriko Gizakunde elizan “XV. Agiña Memoriala” egingo da, Jatorki abesbatzak antolatuta. Oraingo honetan, parte‐hartzaileak izango dira: Zamudioko Kamara Korala, Algortako Biotz Alai abesbatza, ostiralean arituko direnak; eta Beti Jai Alai dantza taldea, Hamaika Kamerata flauta taldea, Areetako Andres Isasi akordeoi hirukotea eta Jatorki abesbatza, larunbatean egongo direnak. Egun horretan Endika Morenok jatorki abesbatzarentzat herri doinuen oinarriturik konposatutako "Jan eta edan eta bakea eman" lana estreinatuko da. Kontzertuak 20:15ean hasiko dira. Sarrera dohainik izango da. Argazkian, Biotz Alai abesbatza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun