EH Bilduk gazte ekitaldia egingo du bihar campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 16a, 15:05

Dagoeneko azken txanpan da urriaren 21eko hauteskundeei begirako kanpaina. Besteak beste, EH Bildu koalizioak gazte ekitaldia egingo du asteazken honetan, urriak 17, EHUko Leioa eta Erandioko campusean. Hitzordua goizeko 11:30ean jarri dute Mikel Laboa plazan. Bertan hitza hartuko dute Laura Mintegi lehendakarigaiak eta Andoni Rojo hautagai gazteak. Bestalde, ostegunean, hilak 18, ekitaldia antolatuko du EH Bilduk Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan, 19:30ean. Hizlariak Oskar Matute eta Maribi Ugarteburu izango dira. Euria eginez gero, ekitaldia Xake plazako alfonbra azpian gauzatuko da. Leioan ere, ostegunean izango du EH Bilduk ekitaldi politikoa. 18:30ean, Niko Moreno Elorrioko alkate ohiak hitzaldia emango du Jose Ramon Aketxe plazan. Ekitaldian zehar, umeen jolasak, bideo-emanaldia, lunch-a eta sagardo kupela izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun