Sare sozialek aurre-nerabezaroan eta nerabezaroan suposa dezaketen arriskuari buruzko ikastaroa eskainiko du Berangoko Gazteguneak. Horren harira, ostegun honetan, urriak 18, Aiora Arrieta
Uribe Kostako Mankomunitateko droga-menpekotasun teknikariak emango du hitzaldia. Kurtsoaren helburua gurasoei jarraibide praktikoak eskaintzea da, adin horretako gazteek Facebook, Twitter ala Tuenti bezalako baliabideak arriskurik gabe erabil dezaten, tokiko iturriek azaldu dutenez. Solasaldia familientzako ikastarooaren barruan kokatzen da, doakoa da, 18:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman dezakete kultur etxeetan. Azaroan gurasoei zuzendutako beste bilera batzuk ere antolatuko dira. Hauetan hazkuntza, adimenaren eta fisikoaren garapena, arauen ezarpena ala 0 eta 18 urte bitarteko adin etapa desbedinetan ager daitezkeen arazoak eta desorekak bezalako gaiak tratatuko dira. Irudia: cc-by
aabrilru.