EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak eta
Aisiatek Zamudioko parke teknologikoko kultur eta aisia elkarteak Jakintzaren Bidea izeneko martxaren seigarren edizioa antolatu dute igande honetarako, urriak 21. Ibilaldia goizeko 9:30ean hasiko da Leioa eta Erandioko campuseko kiroldegian eta
Zamudioko parke teknologikoan bukatuko da, 20 kilometro ibili ondoren. Izen-ematea derrigorrezkoa eta doakoa da, eta EHUko Bizkaiko Kirol Zerbitzuan edo EHUko Informazio Bulegoan (Larrako-Etxea eraikina. Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo, Sarrikoren ondoan) gauzatu ahal izango da, hilaren 19a baino lehen. Ohiko garraio publikoaz gain, martxaren irteerara joateko (8:30ean) eta helmugatik itzultzeko autobusak egongo dira Astrabuduako metro geltokian. Argazkian, Jakintzaren Bidea ibilaldiko aurreko edizioetako bat.