Udaltzaingoak epailearen aurrera eramango ditu gaur Getxo udalerriko bizilagun bat, 46 urteko emakumezkoa, eta Castro Urdialeseko auzokide bat, 38 urteko gizonezkoa. Atzo atxilotu zituzten, osasun publikoaren aurkako delitua egotzita. Tokiko poliziak zabaldutakoaren arabera, duela aste batzuk hasi ziren atxilotutako emakumea ikertzen, bere etxearen inguruetan udalerriko pertsona toxikomanoei “heroina” saltzen zielakoan, eta ondoren egiztatu zuten droga eta dirua trukatzen zutela, disimuluan, Getxoko zenbait parke eta oinezkoen gunetan. Diotenez, bi edo hiruan behin emakumea Portugaletera joaten zen, droga erosi eta gero saltzeko. Atzo egindako zaintzean, udaltzainek ikusi zuten 11:40 aldera etxetik ateratzen zela Portugaleterako bidea hartzeko. Han, bera baino gazteagoa zen gizonezko batek zerbait eman zion, emakumeak arropa azpian gordetzen zuena. Getxora itzulitakoan udaltzainek aldean zeramana erakusteko eskatu zioten eta emakumeak erosi berri zituen 15 gramo heroina eman zien. Udaltzainek atxilo eraman zuten, osasun publikoaren aurkako delitua egotzita.