Ostegun honetan, urriak 18, Robin DeLugan antropologoak “Enfrentando el olvido y el silencio en El Salvador: nuevos sitios y prácticas de la memoria social” hitzaldia eskainiko du Leioa eta Erandioko campusean. Hitzordua 16:00etan jarri dute
Identitate Kolektiboen Ikertegiak (IKI) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean duen gelan. Hain zuzen, IKIk antolatu du ‘Seminario permanente Mundo(s) de víctimas” mintegiaren barruan dagoen ekitaldia. Solasaldian, Californiako Unibertsitateko DeLugan irakasleak El Salvadorren bi momentu historiko azalduko ditu: guda zibila (1980-1992) eta "La Matanza" izeneko genozidioa (1932). "Bi une horien isiltasunari eta ahazteari nola egiten ari zaion aurre aztertuko du ikertzaileak, baita El Salvadorreko oroimen soziala nola eraikitzen ari den ere", EHUko iturriek adierazi dutenez. Sarrera librea eta doan izango da. Argazkian, Perkinen berreraikitako gerrillarien kanpamendua / cc-by-sa
Chupacabras.