Adineko gizon baten gorpua aurkitu dute Algortako etxebizitza batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 17a, 18:36

Ertzaintzak 83 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu du gaur Algortako Ollaretxe kaleko 11. zenbakiko bere etxean. Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, lepoa moztuta agertu da gizona, "oraindik labana sartuta zeukala". Hori dela eta, "erailketa" lapurreta baten ondorioz gertatu dela esatera aurreratu dira horiek. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, senitarteko batek hildakoaren etxera joateko eskatu die Ertzaintzaren agenteei goizeko 10ak inguruan. Ondoren gerturatu diren larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezertxo ere egin gizonezkoa salbatzeko, hilik baitzegoen. Oraindik ez dira heriotzaren inguruko xehetasunik eman. Momentu hauetan, Ertzaintzaren adituek heriotzaren nondik-norakoak ikertzen ari dira eta ez dute inolako hipotesirik baztertzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun