Mintegiren aurretik, Andoni Rojo gazteak hartu du hitza. Rojok PNV, PP eta PSEren aurkako hitzak izan ditu: “PNV, PP eta PSEk urte luzeetan ezarririko ereduak etorkizunik gabe utzi gaitu: hezkuntzan murrizketak eta tasen igoerak; bizitza hipotekatuak, langabezia eta prekarietatea. Gazteak aintzat hartuko dituen eta gazteen eskubide sozialak bermatuko dituen eredua da behar duguna”. “
“Horrela bada, gazteok ezinbestekoa dugu politika egiteko beste eredu bat, aldaketa bat suposatu duena, pertsonak eta noski, gazteak, politika guztien ardatz izango garena, irekia, parte-hartzailea, gardena. Hori da EH Bilduk ordezkatzen duen eredua eta horregatik deia luzatzen diegu gazteei etorkizunaren aldeko bozka eman dezaten”, azaldu du Andoni Rojok.
EH Bilduk campusean egindako ekitaldia (cc-by-sa Euskal Herria Bildu)