Etzitik aurrera, ostirala, eta hile batez, malariari buruzko "Malaire. Kinshasarako bidaia" argazki erakusketa hartuko du Leioako Kalian hiri kulturguneak. Hortaz, Iturriondo kalean dagoen Ibarrabarri parkeko 2. atarian izango dira ikusgai 24 argazkiak, azaroaren 19ra arte. Ekimena Medicusmundi Bizkaia elkarteak bultzatu du eta Txelu Angoitia da erakusketaren egilea, eta bere argazkien bidez Kinshasa Kongo Errepublika Demokratikoko hiriburuko kale, eskola eta osasun zentroetara eramango gaitu, eta malariak herritarrengan dituen eragin sozial nahiz ekonomikoak erakutsiko dizkigu. Erakusketa ibiltari honen bitartez, Medicusmundi Bizkaiak sentsibilizazioa bultzatu eta pandemiak Saharaz azpiko Afrikan dituen ondorioak erakutsi nahi ditu. Malaria gaitz endemikoa da eta 109 herrialdetan ematen da. Horren ondorioz, munduko biztanleen erdia mehatxupean dago. Argazkian, erakusketako fotografia bat / © Txelu Angoitia - Medicusmundi.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!