Ostiralari dagokionez, Sopelan, 18:30ean abiatuko da kotxe karabana elizatik. Ondoren, 20:00etatik aurrera, Erdizka Lauetan taldeak girotutako dantzak, musika, luncha eta ekitaldia egingo dituzte frontoian.
Gorlizen, Karmelo Landak eta Ainhoa Malaxetxebarriak hartuko dute hitza, 19:00etan, San Pedro plazan.
Erandion, Altzagako Jado plazan egingo dute hauteskunde kanpainako itxiera ekitaldia, 20:00etatik aurrera.
Berangon, hauteskunde kanpainari amaiera emateko, triki-poteoa antolatu dute, 20:30ean Sei Herri tabernatik abiatuta: trikitixa, txalaparta, umeentzako ekintzak... eta giro jatorra izango dira.
Azkenik, Algortan, Tellagorri plazan izango da ekitaldi politikoa 20:30etik aurrera. Dani Maeztuk eta Niko Morenok hitz egingo dute.