Euskalmeten arabera, litekeena da euri jasen eragina bereziki Kantauri isurialdean antzematea, bertan izango baitira eurite handienak. Larunbatean, hilak 20, arratsaldean, DANA bat iritsiko da (atmosferako maila altuetan aire hotzez osatutako metaketa), eta berriz ere euria egin dezake; zenbait tokitan, euri zaparradak biziak izan daitezke.
Bidenabar, iparraldetik joko duen haizea gailenduko da ostegun arratsaldetik, hilak 18, eta horrek tenperaturak jaistea eragingo du, bereziki ostiraletik aurrera, alegia, urriaren 19tik aurrera.
Larrialdirik gertatuz gero, 112 telefono zenbakira deitzea aholkatu dute.