Getxoko Udalaren laguntzarekin, Palestinari buruzko ikastaroa antolatu du urriaren 29, 30 eta 31rako
Biladi elkarteak. Algortako Villamonte kaleko kultur aretoan emango dute, 16:00etatik 20:30era. Ikastaroaren titulua “El mundo árabe en el siglo XXI: Palestina, postcolonialismo y primaveras” (Arabiar mundua XXI. mendean: Palestina, kolonialismo ostea eta udaberriak) izango da eta eskainiko duen irakaslea Bichara Khader Zientzia Politiko, Ekonomiko eta Sozialean doktoratua eta hainbat libururen egilea. Pertsona interesatuek urriaren 26a baino lehen 10 euro sartu beharko dituzte Biladi elkartearen kontu korrontean eta, ikastarora joan izana egiaztatu ondoren, bueltatu egingo dizkiote. Matrikularen formularioa ere bete beharko dute. Informazio gehiago www.getxo.net eta www.biladipalestina.org helbideetan. Argazkian, 2010eko maiatzaren 14an, palestinarren Nakba gogoratzeko elkarretaratzea egin zuten Algortako Telletxe plazan.