Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu eraso eta genero indarkeria delituak leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, Plentziako Gurutze Gorriak Ertzaintzari jakinarazi zion atzo emakume bat bertaratu zela, bikotekide ohiak eraso egin ziola esanez. Gurutze Gorrira joan ziren agenteak biktimarekin hitz egiten hasi ziren, eta hark azaldu zienez, mutil-lagun ohiak bere ibilgailura sartzera behartu zuen, eta Bakioko begiratoki inguruko zelai batera eraman zuen. Bertan zirela, sexu eraso behartuak izaten saiatu zen, baina neskak uko egin zion. Borroka egin eta gero, biktimaren jarreraren ondorioz bikotekide ohiak tokian abandonatuta utzi zuen, eta sakelako telefonoa kendu zion, poliziari abisatzea eragozteko. Gertatutakoaren berri izan ondoren, ertzainek ustezko autorea atxilotzeko beharrezko eginbideak martxan jarri zituzten; atzo, 19:00etan, ustezko erasotzailea Neguriko ertzain-etxeko polizia bulegoetan bertaratu zen, bikotekide ohiaren aurkako salaketa aurkezteko. Orduan atxilotu zuten. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea eskualdean, artxiboko irudian.