Imanol Landa Getxoko alkateak bere doluminak helarazi dizkio Ildefonso Jimenezen seme-alabei, beren aitaren heriotza ekarri duen "zoritxarreko gertaera" dela eta. Halaber, gertakari horiek gogor gaitzetsi ditu, familiaren esanetara jartzearekin batera, behar duenarentzat. Era berean, Landak lasaitasun mezua zabaldu nahi izan die getxoztarrei, “nahiz eta 2012an ondarearen aurkako delituen gorako joera ikusten den, herrialde osoan bezala, ziurrenera krisiaren eraginez, Getxon delinkuentzia maila inguruko herrietakoa edo Bizkaiko eta estatuko beste udalerrietakoa baino askoz txikiagoa baita”.
Ertzaintzak atzo aurkitu zuen Algortako Ollarretxe kalean 83 urteko gizonaren hilotza. Gorpuak indarkeri-zantzuak zituen, eta, dirudienez, gizonak labankada bat jaso zuen lepoan. Argazkian, Ollaretxe kaleko 11. zenbakian izan zen gertaera.