Berriz ere Goikoetxea-Basabe familiak eraso bat jaso du etxean, iluntasunak ezkutatuta berriro ere. Jakin izan dugunez, atzo (asteazkena) goizaldean ezezagunek esbastika bat margotu egin zuten etxeko harresian. Abuztuaren 26tik 27rako gauean pintura berarekin egindako beste margoketa pairatu behar izan zuen familiak. Orduan egin genuen bezala, honako honetan gure elkartasuna adierazi nahi diogu familiari. Era berean, Udal ordezkariei, getxoztarrei eta jendarte osoari dei egiten diegu honelako ekintzak errepika ez daitezen lan egitera; ildo horretan Getxoko Gobernu Taldeari interpelazioa egin diogu erantzun bat eman dezan.
Getxoko Bildutik Gernikako Akordioaren markoaren barruan gatazka politikoa gainditzeko lan egiteko konpromiso sendoa berresten dugu. Argazkian, svastika muralaren gainean / cc-by
Algortako Herrira.