Gorlizko Udal Gaztelekuko 12 eta 18 urte bitarteko 15 gaztek baino gehiagok komiki-bineta handi bat sortuko dute ostiral honetan, urriak 19, 17:00etatik aurrera, horma-irudi formatuan, Beldur Barik programaren “Komiki Mundiala” ekimenaren barruan. Murala hondartzako horma batean margotuko dute, Aretza kaleko 9. eta 12. zenbakien artean, Plentziako mugan. 2-3 metroko garaiera eta 7-8 metroko luzera izango du. Aurretik, bii asteburu ondoz ondokotan (ostiraletik igandera) landu dute proiektua. Beldur Barik programaren aurreko edizioetako ikus-entzunezko lehiaketan irabazle izandakoen lanak aztertu dituzte eta emakumeen kontrako indarkeria ezari buruz gogoeta egin dute. Horma-irudian berdintasunaren aldeko jarrerak eta indarkeria matxistaren prebentzioa landuko dituzte, Picassoren Gernika eta Pop Art mugimendua eta Andy Warhol artista oinarri dituztela. Argazkian, Beldur Barik egitasmoaren gaineko horma-irudi bat / © Beldur Barik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!