Irola irratiak programazio berria aurkeztuko du bihar Kalezulo gaztetxean

Bihar, ostiralarekin, Bilboko Irala auzoko Irola irrati librearen 2012-2013 denboraldiaren aurkezpen jaia egingo dute Erandioko Kalezulo gaztetxean. Horrenbestez, 20:30etik aurrera emango dituzte egitasmo berrien zehetasunak. 22:30etik aurrera, berriz, kontzertuak izango dira, Iheskide Elorrioko punk rock taldearen, Bastards on parade Galiziako punk-folk bandaren eta Irola DJen eskutik. Kontzerturako sarrerak 4 eurotan izango dira. Antolatzaileek norberak berarentzako eta lagunentzako edalontzi berrerabilgarriak eramatea eskatuko dute, "guztiok etxean pilo bat dugu eta". Irola irratia 1987an Bilboko Irala auzoan jaio zen irrati librea da. Beraz, aurten 25 urte egiten ditu uhinetan (FM 107,5). Iralako auzokideen elkarteak bultzatu zuen irratiaren sorrera bertako jendeari hitza emateko asmoarekin. Irratia sortzeko lehen pausoak 1986an eman zituen Iralako auzo elkarteak, eta sei urte beranduago hamabi pertsonen lanari esker irratiaren lehen emisioak hasi ziren. Irratiaren izena, hasierako lokalaren ezaugarrietatik dator, izan ere, Irola irratiaren lehen emisioak, egokitutako komun edo irola batetik egin ziren. Argazkian, Irola irratiko hainbat lagun ekainean ospatu zuten 25. urtemugaren aurkezpenean / cc-by-nc Irola irratia.

Ekimeneko kartela

cartel presentacion el bueno
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun