Francisco Javier Goiriena EHUko Medikuntza Fakultateko dekano ohiari eta Monserrat Barranquero Estomatologia Departamentuko zuzendariari bosna urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri die Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, baita 9 urteko inhabilitazioa ere, funts publikoak bidegabe erabiltzeagatik eta dokumentu publikoak faltsutzeagatik, besteak beste,
Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez. Gainera, 168.000 euro ordaindu beharko dizkiote unibertsitateari erantzukizun zibilagatik. Horren aurrean, adierazpena plazaratu du
Euskal Herriko Unibertsitateak. Tokiko agintariek adierazi dutenez, "EHUk beti errespetatu ditu organo judizialean erabakiak eta, oraingoan ere, hala egingo du". Are gehiago, uste dute Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaiak berretsi egiten duela Euskal Herriko Unibertsitatearen jarrera, "Fiskaltzak eta herri akusazioak ere izan dutena". "Akusatuek unibertsitateari erantzukizun zibila ordaindu behar izateak erakusten du unibertsitateko agintariek behar den moduan babestu dituztela erakundearen ondasunak eta eskubideak", gaineratu dutenez.