Getxoko Udalak udalerriko langabetuentzat urtea amaitu arte izango den prestakuntza eskaintzari buruzko informazio-jardunaldiak egingo ditu, Getxolan ekonomia sustapenerako eta enplegu zerbitzuaren bitartez. Horrela, urriaren 24an, 10:00etan, “Desarrollo Soluciones Móviles Multiplataforma" (Plataforma anitzeko soluzio mugikorren garapena) izenburuko ikastaroari buruzko informazio-jardunaldia egingo da. Eta 12:00etan, “Consultoría en Seguridad Alimentaria" (Elikadura-segurtasuneko aholkularitza) ikastaroari buruzkoa. Azaroaren 5ean, 10:00etan, “Eficiencia Energética en Rehabilitación de Edificios” (Eraikinak zaharberritzeko energia eraginkortasuna) ikastaroaren berri emango da, eta azaroaren 7an, ordu berean, “Auxiliar de Ventas en Comercio Minorista" (Txikizkarien salmenta-laguntzailea) ikastaroarena. Jardunaldiak Algortako kultur etxean (Villamonte A8) egingo dituzte. Informazio eta izen-emate gehiagorako, jo helbide honetara: Getxolan, San Martin 17, Algorta (Tel.: 944 660 140. Helbide elektronikoa: getxolan[abildua]getxo.net. Web orrialdea: www.getxo.net/getxolan). Argazkian, Getxolan Enplegu eta Ekonomia Garapeneko Zentroak antolatutako ikastaroen ziurtagiriak banatu zituen 2011ko otsailaren 23an Imanol Landa alkateak, Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian egindako ekitaldian / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!