Aurrez aurre dira, Euskal Herria zatitu eta hondoratze bidean jartzen duen eredu agortua indartzera datozen aukerak. Urkulluren PNV kohabitazioaz eta paktuaz mintzo zaigu, hautu estrategiko okerrean barrena. Ezker-eskuineko espainiar indarrekin eskuz esku, euskal herritarrak `espainolizatuz' prozesu politikoa usteltzera eraman nahi duten horiekin. Euskal Herria Espainiaren hondamendira kondenatuz.
Hain zuzen PNVren ezinbesteko laguntzaz abiatutako sakabanaketa indarrean da. Sakabanaturik, deportaturik eta eskubideak oro urraturik jarraitzen dugu. Ez du oraino bere erantzukizuna arintzeko indarrik egin. Sakabanaketa eta salbuespen egoera guztiak orain amaitu beharra daude! Datozen hilabeteotako mobilizazioekin bat eginez, jendetsu bezain eraginkorrak izan daitezen, indarrak askatzeko deia luzatzen diogu euskal jendarteari.
Euskal Presoak, Euskal Herrira! Amnistia-autodeterminazioa!
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
Euskal Herria bihotzean, 2012ko urrian