Euskaraz bizitzeko nahia kalean aldarrikatuko du abenduaren 1ean Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 19a, 19:17

Orain dela bi urte abiatu zuen Kontseiluak "Euskaraz bizi nahi dut" dinamika. Denbora tarte honetan hainbat ekimen egin da; besteak beste, film laburren lehiaketa, "Hizkuntzaren keinua" liburu ilustratua argitaratu... "Urte hauetan egindako lan eta harremanen ondorioz, ikusi ahal izan dugu asko garela euskaraz bizi nahi dugun herritarrak eta nahi hori, egunero, determinazioz aldarrikatu eta hori egikaritzeko saioa egiten dugunok ere asko garela", adierazi du Kontseiluak. Hala ere, "administrazioen aldetik, ez dira euskaraz bizi ahal izatea posible egingo luketen beharrezkoak diren bitartekoak jartzen eta neurriak hartzen", bere ustez. Horretarako, "abagune ezin aproposagoa" zabaltzen ari da Kontseiluaren aburuz eta "herritarrek duten euskaraz bizitzeko nahiari jaramon egin behar diote arduradun politikoek". Hori aintzat hartuz, aldarria kalera ateratzeko deia egin du Kontseiluak eta, ildo horretan, manifestazioa antolatu du. Heldu den abenduaren 1ean izango da Donostian. Manifestazioa iragartzeko agerraldia izango da hilaren 30ean eta euskaraz bizi nahi duen oro gonbidatu dute Donostiako Miramar jauregian, 18:30ean, egingo duten agerraldira. Argazkia: cc-by-sa aiaraldea.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun