Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Basozaleak Getxo udalerriko Mikologia eta Botanika Elkarteak antolatuta, Getxoko XXII. Mikologia Jardunaldiak izango dira urriaren 20tik 31ra bitartean, Algortan. Hilaren 22, 24, 29 eta 31an egongo diren lau hitzaldiak alde batera utzita, zer ikusi eta dastatzeko aukera egongo da igande honetan, 11:00etatik 14:00etara, Tellagorri plaza algortarrean, Basagoiti Etorbidean. Besteak beste, bihar, larunbatarekin, irteera eta espezieen sailkapenak egingo dituzte egunean zehar. Lehen aipatu lau solasaldiak 19:30ean izango dira, Villamonteko kultur etxean. Argazkia: cc-by-sa Mr Theklan.
Hitzaldiak:
Urriak 22, astelehena
19:30 "HIstoria, características y propiedades de los hongos", Aurelio Villamayor mikologo eta Santutxuko Cantharellus elkarte mikologikoko kidearen eskutik, Villamonteko kultur etxean.
Urriak 24, asteazkena
19:30 "Las setas vistas por un dibujante", Pepelu Ugartetxe mikologo eta Basozaleak elkarteko kidearen eskutik, Villamonteko kultur etxean.
Urriak 29, astelehena
19:30 "El género Xerocomus. Cómo identificarlo", Edu Fidalgo mikologo eta Basozaleak elkarteko kidearen eskutik, Villamonteko kultur etxean.
Urriak 31, asteazkena
19:30 "Marco regulados de la recolecta de setas", Zigor Ugartetxe biologo eta Barakaldoko mikologia elkarteko kidearen eskutik, Villamonteko kultur etxean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.