Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 758 hautes-lekuetan banatutako 2.778 hautes-mahaiak arazorik gabe ireki dira goizeko 9etan, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Orotara, 1.775.336 hauteslek daukate gaur bozkatzeko eskubidea: 250.982k Araban, 948.409k Bizkaian eta 575.935k Gipuzkoan. Eusko Legebiltzarra osatzen duten 75 kideak erabakitzeko asmoz, 20:00ak arte egongo da bozkatzeko aukera. Bestalde, "aurreko hauteskundeetan bezala", 5.000 ertzaintzek bermatuko dute "eguna normaltasunez joateaz". Beste alde batetik, 22 milioi boto-txartel eta 1,4 milioi kartazal banatu dituzte, hautes-mahaietan erabiltzeko. Gauzak horrela, aurrekoetan baino hauteskunde zerrenda (45) gehiago egon arren, 2009an baino askoz boto-txartel gutxiago inprimatu dira. Orduan, 28 milioi boto-txartel eta 2,4 kartazal banatu ziren. Argazkian, hizkuntz eskolako hautes-lekua Areetan, artxiboko irudian.