"Aldaketaren aldeko jira bira" espero duela adierazi du Mintegik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 21a, 13:22

Algortako Julio Caro Baroja institutuan eman du botoa Laura Mintegi EH Bildu koalizioaren lehendakarigaiak, goizeko 9:15 aldera, bere seme Beñatek lagunduta. Lehendabizikoz eman ahal izan du bozka mutikoak. Mintegik "garrantzitsutzat" jo ditu gaurko eguna, "herri honek ikusiko duelako lehenengoz zein den sentsibilitate guztien benetako argazkia". Alde horretatik, "zorionak eta eskerrak" eman dizkie euskal gizarteari. EH Bilduren hautagaiak espero du gaur "aldaketaren aldeko giroa, jira bira" emango dela. "Nik neuk eman diot botoa aldaketari, aldaketaren aldeko apustuari, eta espero dut akzio hori nagusi izatea gaurkoan", amaitu du Mintegik. Argazkian, Laura Mintegi gaur botoa ematen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun