Garai honi aurre egiteko, "bustitzera" deitu ditu Urkulluk herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 21a, 13:31

Iñigo Urkullu Euzko Alderdi Jeltzalearen lehendakarigaiak Durangoko Intxaurrondo ikastetxean eman du botoa, goizeko 9:30ak baino apurtxo bat lehenago, bere emazte Lucia Arieta-Araunabeñak lagunduta. Urkulluk adierazi duenez, "Euskadi aro berri bat aurrean" aurkitzen da, "guztiok aprobetxatu behar dugun aukera historikoa". Hori dela eta, eguraldia kaskarra izan arren, "bustitzera" deitu ditu herritarrak, "garai honi aurre egin eta etorkizunari baikortasunez begiratzeko". Argazkian, Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak Arretako Eskoletako plazan egindako ekitaldi politikoan. Argazkian, Iñigo Urkullu gaur botoa ematen / © EAJ.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun