"Askatasunez" bozkatzera deitu du Basagoitik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 21a, 14:30

Bilboko Cervantes ikastetxean eman du botoa Antonio Basagoiti Alderdi Popularreko hautagaiak, goizeko 9ak pasata, bere emazteak lagunduta. Besteak beste, "beste batzuetan izan ez duten askatasunarekin bozkatzera" deitu ditu PPkoak herritarrak, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Izan ere, Basagoitiren arabera, "beste batzuetan hauteskunde egunean istilua eragin dutenek orain on plantak egitera behartuta daude". Popularren hautagaiaren ustez, "gauzak hobetzeko, aldatzeko edo, gutxienez, ez okerragotzeko balio du bozkatzera joateak". Argazkian, Antonio Basagoiti Maria Dolodes de Cospedal Espainiako PPko idazkari nagusiarekin, Algortan egindako ekitaldian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun