EAJ EHNAz bozkatzeko trabak jartzen ari dela salatu du Plentziako Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 21a, 14:46

Plentziako hainbat hauteskunde-mahaitan EHNA erabiliz "bozkatzeko arazoak" daudela salatu du BIldu koalizioak. Udal talde independentistaren aburuz, "EAJko ikuskatzaileek agiri hori onartzen ez dutelako eta bere erabilera salatzen ari direlako". Goizean zehar bi kasu atzeman dute BIldukoek: bata Txipion eta bestea hiribilduko frontoian. Txipioko hauteskunde zentroan auzokide bat EHNAz bozkatzen saiatu denean, EAJko ikuskatzaile batek "mahaiko presidenteari EHNA ez onartzeko agindua eman dio, eta horrek horrela egin du", koalizioaren arabera. Auzokideak gertakari hori aktan jasotzeko eskatu du, baina presidenteak ezezkoa eman dio. Bestalde, Jai Alai frontoiko hauteslekuan beste auzokide batek EHNAz inolako arazorik gabe bozkatu du. Orduan, Plentziako EAJko Jose Maria Acebedo zinegotziak, ikuskatzailea dena, auzokide horren botoaren aurka egingo duela esan dio presidenteari, auzokideen datuak orri batean apuntatuz. Plentziako Bilduk jakinarazi duenez, EAJren Uri Buru Batzarreko lehendakariarekin harremanetan jartzen saiatzen ari dira, "alderdi horren jarrera ofiziala ezagutzeko asmoz". Argazkian, neska bat EHNAz bozkatzen 2005eko hauteskunde autonomikoetan / copyleft Bai Euskal Herriari / Indymedia Euskal Herria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun