Eguerdiko 12ak arte, Eusko Legebiltzarreko gaurko hauteskundeetan bozkatzeko aukera duten EAEko 1.775.336 biztanleen %14,8k eman du botoa, Raul Fernandez de Arroiabe Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo sailburuordeak jakinarazi duenez. 2009an baino %2,4 gutxiagok, alegia. Lurraldeen arabera, Gipuzkoan eman da parte-hartzerik handiena: %16,4, hain zuzen ere. Duela lau urteko hauteskundeak baino %2,8 txikiagoa, baina. Bizkaiari dagokionez, 12:00ak arte, hautesleen %13,9k eman du botoa; 2009an baino %2,6 gutxiagok. Azkenik, Araban, %14,2koa izan da parte-hartzea; duela lau urte baino %0,7 txikiagoa. Bestalde, hiru hautes-mahai zabaltzerako orduan atzerapenak izan dira, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Hirurak Bizkaiak: Getxon, Galdakaon eta Santurtzin, alegia. "Hala ere, horrek ez du arazorik sortu hautesleku horiek aurreikusitako orduan zabaltzeko", gaineratu dutenez. Argazkian, Herrizaingo sailburuordearen prentsaurrekoa / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.