Hauteskundeak: estropezuak Algortan eta hizkuntz normaltasuna Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 21a, 17:35

Lasaitasun handiz burutzen ari dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarrerako hauteskundeak Uribe Kostan eta Erandion. Getxo udalerriko mahai bat eratzean berandutu izana eta Plentzian EHNAz bozkatzeko EAJk jarritako oztopoak alde batera utzita, ez dago hauteskundeei beraiei lotutako trabarik auzotarrek bozka eman dezaten. Halere, Eduardo Andrade Getxoko zinegotzi popularra Algortako Zabala eskolan urak sortutako "arazo larriez" kexatu da, hainbat lagun labain egin eta erori delako. Azkenean, anbulantzia deitu behar izan dute. Bestalde, EAEko popularrek gaur Espainiako Nuevas Generaciones erakundearen aldetik mahai guztietan egoteko jaso duten laguntza eskertu dute. Oso bestelako kontua ospatu du Antxon Rodriguez Urdulizko Gazte Asanbladako kideak, herriko mahai guztietan "euskaraz funtzionatzen ari garela", alegia. "Poztekoa" iritzi dio hizkuntz normalizazioari. Anekdota, ordea, Areetako EAJk jarri du. Goizean euriarekin borrokan bozkatzera joandako agure eta atsoei txokolate beroaz eskertu die ahalegina. Azkenik, Bizkaiko Stop Deshaucios plataformak bere koordinatzailea den Marta Uriarte algortarrak (Ezker Batuko Bizkaiko zerrendan hirugarrena doana) EH BIldu bozkatu duela zabaldu du. Argazkian, sare sozialetan bolo-bolo dabilen irudia, Laura Mintegi bozkatzen, semeaz lagunduta. Mutikoari laudorioak bota, berengan bozkatzeko arrazoiak bilatu eta zozkatu dutenak badira, eta ez gutxi / © Eneko Ander R.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun