Hauteslekuak ixteko minutu gutxi falta direla zabaldu ditu
Herrizaingo Sailak 19:00ak arte emandako parte-hartzearen datuak. Eusko Legebiltzarreko gaurko hauteskundeetan bozkatzeko aukera duten EAEko 1.775.336 biztanleen %57.73k emanda zuen botoa, 2009an baino %0,59 gutxiagok. Lurraldeen arabera, Gipuzkoan zen parte-hartzerik handiena: %58.34, hain zuzen ere. Duela lau urteko hauteskundeak baino %2,35 handiagoa. Bizkaiari dagokionez, 19:00ak arte, hautesleen %58.06k eman du botoa; 2009an baino %1,76 gutxiagok. Azkenik, Araban, %55.11koa zen parte-hartzea aipatu orduan; duela lau urte baino %2,84 txikiagoa. 20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak 21:00ak aldera emango ditu ezagutzera lehenengo emaitzak. Argazkian, Herrizaingo sailburuordea eguerdiko prentsaurrekoan / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.