EAJ eta EH Bildu parez pare ibiliko lirateke, EITBren inkestaren arabera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 21a, 22:16

Arratsaldeko 8etan itxi dira hauteslekuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ordu horretan, EITBk zabaldutako inkestaren emaitzen arabera, tarte estua izango da EAJren eta EH Bilduren artean. IPSOS enpresak hauteslekuetan egindako inkestaren emaitzek diotenez, EAJk 26 (24-27) eta EH Bilduk 25 (23-26) eserleku lortuko lituzkete. EAJ izango litzateke, hortaz, alderdirik bozkatuena 24-27 eserleku lortuta. EH Bildu, halaber, indartsu sartuko litzateke Eusko Legebiltzarrean, bigarren alderdirik bozkatuena izango bailitzateke, beti ere IPSOSek EITBrentzat egindako inkestaren arabera. Bestalde, PSE-EEk Legebiltzarreko hirugarren indar politikoa izango litzateke, 13-15 ordezkarirekin, eta PPk (9-11) laugarrena, 10 legebiltzarkiderekin. Aipatutako inkestan agertzen denez, UPyDk eta Ezker Anitzak eserleku bat lortzeko aukera izango lukete, inkestak 0-1 eserleku ematen baitie. Argazkian, IPSOS enpresak EITBrentzat egindako inkestaren arabera, EAJ izango litzateke hauteskundeen irabazlea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun