Uribe Kostako azken hauteskunde emaitzak (cc-by Ukberri.net)
Legebiltzarraren osaketa urtez urte (cc-by Argia.com)
Botoen eboluzioa azken 3 urteotan (cc-by Argia.com)
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburuak eman ditu jada gaurko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen lehenengo emaitzak. Botoen %26 baino apur bat gehiago zenbatuta, 27 eserleku ditu EAJk, 22 EH Bilduk, 16 PSE-EEk, 9 PPk eta 1 UPyDk. Mendiak 22:00etan egingo du berriro agerraldia, zenbaketa aurreratuagoa dagoenean. Hala ere, "emaitzetan aldaketa handirik ez" dela egongo adierazi du. Hauteskundeak 2012 webgune ofizialean jarrai daitezke emaitzak. Argazkian, Eusko Legebiltzarrean indarrez sartuko litzateke EH Bildu, Laura Mintegi buru / cc-by-sa Euskal Herria Bildu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!