EH Bilduk eserleku bat galdu eta PPk beste bat irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 22a, 00:00

Hauteskundeak 2012 webgune ofizialak emandako datuen arabera, dagoeneko botoen %97 zenbatuta dago eta 27 eserleku ditu EAJk, 21 EH Bilduk, 16 PSE-EEk, 10 PPk eta 1 UPyDk. Zenbaketak aurrera egin ahala, legebiltzarkide bat galdu du EH Bilduk eta beste bat irabazi du PPk. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburuak 22:00ak aldera egingo du agerraldia. Abstentzioa %34,21koa izan da. Argazkian, bederatzi beharrean hamar izango dira Antonio Basagoiti buru duen PP alderdiaren ordezkariak Eusko Legebiltzarrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun