EAJk irabazi ditu hauteskundeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 22a, 00:34

Ia botoen %100 zenbatuta dagoenean, Euzko Alderdi Jeltzalea da 2011ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen garailea. Iñigo Urkulluren hautagaitzak bozen %34 baino gehiago jaso du, eta 27 legebiltzarkide izango ditu parlamentuan. 2009ko emaitzekin alderatuta, legebiltzarkide bana galdu du EAJk lurralde bakoitzean. Jeltzaleek Araban eta Bizkaian irabazi dute, eta Gipuzkoan EH Bildutik 600 boto ingurura geratu dira. Gainera, PSE-EEren eta PPren ordezkarien batuketa baino eserleku gehiago izango ditu EAJk. Bigarren indar politikoa EH Bildu izango da Legebiltzarrean, 21 ordezkariekin, ezker abertzalea lau urtez kanpoan egon ostean. Aurreko agintaldian EAk bat zuen eta Aralarrek lau; D3Mren botoak aintzat hartuta, horiei beste zazpi gehitu beharko litzaieke. Beraz, bederatzi eserleku irabaziko lituzke koalizioak. PPk 10 legebiltzarkide izango ditu, aurreko agintalditik hiru galduz. PSE-EE, berriz, 16 legebiltzarkide izatera pasa da, 25etik. Azkenik, UPDk Gorka Maneiroren eserlekua mantenduko du. Ezker Anitza, Ezker Batua eta Equo ordezkaritzarik gabe geratu dira. Argazkian, Iñigo Urkulluk izango du gobernua osatzeko ardura.

Legebiltzarraren osaketa urtez urte (cc-by Argia.com)



Botoen eboluzioa azken 3 urteotan (cc-by Argia.com)



Uribe Kostako azken hauteskunde emaitzak (cc-by Ukberri.net)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun