Ezkerreko alderdiei dagokienez, Ezker Batuaren apurketak eta bi zatiak elkar lehian aurkezteak ezertan utzi ditu Ezker Batua bera (1.239 boto, zazpigarren indarra Uribe Kostan) eta Ezker Anitza (bosgarren indarra eta 1.983 boto), hautesleek bi paperak ezberdintzen jakin duten zalantza hor dagoela. Biak ala biak Espainiako bozetan IUk erdietsitako 3.150 sufragioetatik urrun, nahiz eta bien artean emaitza hobetu. Equok bere aldetik 873 hautes-paper metatu ditu. Beste alderdi guztiek batera bi mila boto pasatxo izan dituzte.
Uribe Kostako azken hauteskunde emaitzak (cc-by Ukberri.net)
Uribe Kostako udalerrien datuak (cc-by Ukberri.net)
Legebiltzarraren osaketa urtez urte (cc-by Argia.com)
Botoen eboluzioa azken 3 urteotan (cc-by Argia.com)
Euzko Alderdi Jeltzaleak EAEn, Araban eta Bizkaian egin duen moduan Uribe Kostan ere irabazi du. Jelkideek 36.259 boto batu dituzte, Ibarretxek 2009an baino 700 bat gutxiago. Halere, boz kopurua emendatu dute Espainiako zein foru hauteskundeetatik. 3.000 eta 4.000 hautes-paper gehiago metatu dituzte, hurrenez hurren. Hazkundea handiagoa da udal hauteskundeen datuak kontuan hartuz gero. Eskualdean lortutako garaipen hori, gainera, osoa izan da, udalerri guztietan jelkideak jaun eta jabe izan direla. Bigarren indarra izan den EH Bildu bikoiztu dute EAJkoek, koalizio independentistak 17.809 boto bilduta. Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak, beren aldetik, jipoi ederra eman diote apartheideko politikari, orain lau urte 5.915 boto baliagarri eta 5.841 baliogabe besterik ez zituztela batu. Espainiako hauteskundeetatik hona 866 boto irabazi dituzte Uribe Kostan eta Erandion, baina foru bozketatik 1.127 boz galduta, orduan Bilduk eta Aralarrek lortutako emaitzak kontuan hartuz gero. Argazkian, Iñigo Urkullu eta Bizkaiko hainbat hautagai EAJk Areetan emandako mitinean.